Itzultzailea

Itzultzaile neuronal onena gizakia delako, gure lantaldea hiztun eleanitz eta natiboek osatzen dute.

Itzulpengintza arloak

Itzulpengintzan eta filologian lizentziatuak izanik, gure itzultzaileak lan-ibilbidean zehar arlo ezberdinetan espezializatu dira, hala nola marketina, merkataritza, industria, itzulpen zientifikoak, teknologia berriak… Beraz, eskaera bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda, arlo jakin horretan aditua den taldeak landuko du jasotako proiektua.

Itzulpen zerbitzua

Eleanitzen arlo askotako testuekin egiten dugu lan: itzulpen teknikoak, komertzialak, juridikoak, osasugintzaren arlokoak, web-orrien itzulpena, testu-zuzenketa, transkribapenak, azpitituluak…

Hizkuntza zuzentzen

Halaber, hizkuntza aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dugu, zure edukiak zuzendu eta zalantzak argitzen laguntzeko, testuak hizkuntza-akademia bakoitzak ezarritako azken arauetara egokituz. Izan ere, bezeroekiko komunikazioan zuzentasunak berebiziko garrantzia baitu, zure markaren irudi ona zaintzerakoan.